Ohiko Galderak

NORK PARTE HAR DEZAKE?

ONCE Gizarte Taldearen eskola lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetako ikasle guztiek parte har dezakete, honako hauetan eskolatuta daudenak: Hezkuntza Berezia, Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6. mailara), Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko LH.

ETA NIRE IKASLEEK IAZ ERE PARTE HARTU BAZUTEN?

Berdin dio. Gaia erabat ezberdina da, parte-hartzaileei eskatzen zaizkien sormen-lanak bezalaxe; Lehiaketa berri bat da, beraz.

NOLAKOAK DIRA PARTE HARTZEKO TALDEAK?

Lehiaketan parte hartzeko, ikasgela bakoitzeko lan bat egingo da, betiere dagokion kategorian, ikasleen mailaren arabera. Salbuespen gisa, hainbat kategoriatako ikasleei dagozkien lanak onartuko dira (esaterako, landa-ikastetxe elkartuetan, zirkuko gela ibiltarietan, laguntza-gela berezietan eta abarretan gertatzen den bezala).

Kasu horietan, ikasgelak ikasle gehien dagoen kategorian parte hartuko du. Berdinketa gertatuz gero, ikasgelak goren dagoen kategorian parte hartuko du.

Lan bakoitzeko gehieneko parte-hartzaile kopurua maila bakoitzerako indarrean dagoen legeak ikasgela bakoitzeko ezartzen duen gehienezko ikasle kopurua izango da.

IKASLEAK BEREN KABUZ ERREGISTRA ETA PARTE HAR AL DEZAKETE?

Ez. Parte hartzeko beharrezkoa da ikastetxeko irakasle batek erregistroaz arduratzea.

ZER APARTEKO LAN EGIN BEHAR DU IRAKASLEAK?

Programa hau LOMLOEren hezkuntza-curriculumean integratuta dago, eta parte hartzen duen hezkuntza-etapa bakoitzaren curriculum-lotura kontuan hartuta garatu da. Horregatik, ez dakar inolako lan gehigarririk. Material didaktikoari esker, irakasle bakoitzak, egokitzat jotzen dituen edukiak eta jarduerak garatu ahal izango ditu ikasgelan (bere denboraren eta aukeren arabera), ikasleak Lehiaketaren gaian murgiltzeko eta gero haien parte hartzeko lana errazteko.

Parte hartzeko lanean ikasleek gainbegiratzean eta haiei laguntzean duten inplikazioa irakasle bakoitzak erabakiko du, eta jarduera azaltzeko eta ondoren parte hartzeko lanak guri helarazteko konpromisoa baino ez du hartuko.

ZEIN DA ONCE ESKOLA LEHIAKETAK OINARRIZKO GAITASUNEKIN DUEN LOTURA?

Hezkuntza-ekintzako programa hau eta bere material didaktikoak LOMLOEren curriculumaren arabera garatu dira , eta honako Oinarrizko Konpetentzia hauen bidez landu daiteke:

  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (HHG).
  • Matematikarako gaitasuna eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako gaitasuna (STEM).
  • Gaitasun digitala (GD).
  • Gaitasun pertsonala, soziala eta ikasten ikasteko gaitasuna (GPSIIG)
  • Herritartasunerako gaitasuna (HG).
  • Ekintzailetzarako gaitasuna (EG)

ZEIN DA LEHIAKETAREN ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASGAIEN ARTEKO LOTURA?

GIZALEGEZKO ETA ETIKAKO BALIOETAN HEZTEA

OINARRIZKO JAKITEAK
A. Autoezagutza eta autonomia morala. Pentsamendu kritikoa eta etikoa
Giza izaera eta nortasun pertsonala. Pertsonen arteko berdintasuna eta desberdintasuna.
B. Gizartea, justizia eta demokrazia. Gizarteko bizitzaren oinarriak. Besteekiko enpatia.
Printzipio eta balio konstituzional eta demokratikoak.
Elkarbizitza-arauak. Moraltasuna, legezkotasuna eta gizalegezko jokabidea.
Giza eskubideak eta haurren eskubideak eta haien garrantzi etikoa.

NATURA, GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA.

OINARRIZKO JAKITEAK
C. Gizarteak eta lurraldeak 1. Gaur egungo erronkak. Herritartasun aktiboa. Espainian lurraldea politikoki antolatzeko eta kudeatzeko oinarriak eta printzipioak. Gizartearen eta herritarren parte-hartzea.
2. Gizarteak denboran zehar. Denbora historikoa. Denbora-nozioak eta kronologia. Etapa historiko handien denbora-kokapena.
Emakumeen eta gizonen ekintza subjektu gisa historian. Gizabanakoen eta gizarte-taldeen zeregina interpretatzea: harremanak, gatazkak, sinesmenak eta baldintzatzaileak garai historiko bakoitzean.
Memoria demokratikoa. Espainian demokrazia eraikitzeko prozesuaren kausa anitzeko azterketa. 1978ko Konstituzioa. Herritarrek bizitza publikoan parte hartzeko formulak.
3. Alfabetatze zibikoa. Gizartean bizitzeko konpromisoak eta arauak.
Gizartearen antolaketa eta funtzionamendua. Tokiko, eskualdeko eta nazioko erakunde eta entitate nagusiak eta ematen dituzten zerbitzu publikoak.
Giza eskubideen eta haurren printzipioak eta balioak eta Espainiako Konstituzioa, herritarren eskubideak eta betebeharrak. Estatuak eta haren erakundeek bakeari, segurtasun integralari eta garapenerako nazioarteko lankidetzari egiten dioten ekarpena.

ZEIN DA LEHIAKETAREN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASGAIEN ARTEKO LOTURA?

GIZALEGEZKO ETA ETIKAKO BALIOETAN HEZTEA

OINARRIZKO JAKITEAK
B. Gizartea, justizia eta demokrazia Elkarrizketaren bertuteak eta argudio-arauak. Gatazkak modu baketsuan konpontzea. Besteekiko enpatia.
Zuzenbidezko estatua eta konstituzio-balioak.
Gizarteratzea eta aniztasunarekiko errespetua.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

OINARRIZKO JAKITEAK
A. Gaur egungo erronkak Desberdintasuna eta bidegabekeria tokiko testuinguruan eta testuinguru globalean. Elkartasuna, gizarte-kohesioa eta garapenerako lankidetza.
B. Gizarte eta lurraldeak Kontzientzia historikoa. Historikoki testuinguruan kokatutako gaurkotasun-arazoen aurrean iritzi propioak eta argudiatuak lantzea.
C. Konpromiso zibikoa Giza duintasuna eta eskubide unibertsalak. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa.
Alteritatea: besteen errespetua eta onarpena. Bereizkeriarik gabeko portaerak eta edozein jarrera bereizleren aurkakoak.
Bizikidetza zibikoa eta kultura demokratikoa. Gizarte zibila prozesu demokratikoetan sartzea eta inplikatzea.
Elkartasuna, enpatia eta pobrezia, ahultasuna eta gizarte-bazterketa egoeran dauden kolektiboei laguntzeko ekintzak.
Estatuak eta bere erakundeek bakeari, herritarren segurtasun integralari eta bizikidetza sozialari egiten dioten ekarpena.
Gizarte- eta kultura-aniztasuna. Gizarteratzea eta gizarte-kohesioa. Gizarte-kohesioa eta gizarteratzea. Berdintasunaren eta erabateko gizarteratzearen aldeko neurriak eta ekintzak.
Gizarte-kohesioa eta gizarteratzea. Berdintasunaren eta erabateko gizarteratzearen aldeko neurriak eta ekintzan.

NAHITAEZKOA AL DA MATERIAL DIDAKTIKOETAKO JARDUERAK EGITEA?

Ez. Tresna bat baino ez dira, irakasleari zeregina errazteko: ikasleak aurtengo gaian eta aurkeztu beharreko lanari heltzeko eran barneratzeko zeregina errazteko, hain zuzen.

BA AL DAGO LANERAKO DERRIGORREZKO ZEHAZTAPENIK?

Bai. Lana eremu pribatuan aurkituko duzuen arbel digitalaren bidez edo kartel fisiko baten bidez egin beharko da. Kartela .jpg formatuan aurkeztu behar da, gehienez 10Mbko tamainarekin.

Ikasgela bakoitzak aurkeztu beharko du:

Asmatutako hitz bat, desgaitasuna duten pertsonen egungo beharra adierazten duena, eta gizarte inklusiboago bat lortzearen garrantzia nabarmentzen duena.

Hitza eta bere esanahia modu sortzailean islatu beharko dituzue, bai kartelean bai arbel digitalean, eta horrekin batera marrazki bat sartu edo Lettering teknikaren bidez egin ahal izango duzue.

Lana amaitu ondoren, audio-deskribapen* batekin lagundu behar zaio, pieza irisgarri egiteko.

IKASLEAK ETXETIK ARITU AL DAITEZKE?

Jakina. Irakasleak aurkeztu behar duten lana nolakoa izan behar duen azaldu ondoren, ikasleek nahi duten denbora guztia erabil dezakete beren lana ikasgelatik kanpo egiteko.

ETA LANARI BURUZKO EDO BESTELAKO ZALANTZA PEDAGOGIKORIK BADUGU?

Ez kezkatu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta profesional-talde batek zalantzak argituko dizkizue. Horretarako, deitu 900 808 111 doako telefonora, 682 789 326 (Whatsapp) edo bete ezazue galdetegi hau.

NABARMENDUTAKO ESTEKAK